Urteroko bertsoak abestu dituzte aurtengo gaztaina-erre janean ere elgetarrek. Ondotik etorri da ilaran jarri eta gaztainak jasotzeko unea. Gustura jan dituzte neska-mutiko gehienek. Gurasoek eta irakasleek ere bai. Ospakizunak 14:45ean eman du hasiera eta eskola asteari amaiera emateko festa izan da.