"Ipuinen ordua izango dugu ostiralean liburutegian", adierazi dute udal liburutegitik. Bi saio izango dira eta boluntario taldearen eskutik etorriko dira. Lehenengoa 16:40ean hasiko da eta bost urteko gelatik gorako neska-mutikoendako izango da. Bigarrena 17:25ean izango da eta bi urteko gelatik gorako haurrendako izango da.
Azarora begira, bestalde, 6-12 urte bitarteko neska-mutikoendako Zure liburua idatziko duzu? sormen tailerra iragarri dute. "Tailerra printzipioz azaroaren 9an, 16an eta 23an –asteazkenak— izango da, 17:00etatik 19:00etara. Alabazan taldeko Bego Alabazan-ek gidatuko du". Gehienez hamabost laguneko taldea egingo dute. Gaur, barikua, da izena emateko azken eguna.