Urtero, azaro hasieran, gaztaina-erre jana egiten dute bai Herri Eskolan bai Xalbadorpe erretiratuen elkartean. Gaur, azaroak 4, egingo dute urteroko ospakizuna leku bietan.
Herri Eskolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak 15:00etan elkartuko dira frontoi zaharrean Enrike P. Arantzabalek danbolinean erretako gaztainak jatera. Aurretik, kantuan egingo dute.
Erretiratuek 18:00etan emango diote hasiera ospakizunari Ozkarbi elkartean. Aurten ere 25 bat kilo gaztaina prestatuko dituzte lagunartean jateko. Pedro Mari Uberak erreko ditu. Elkarteko bazkide guztiak daude gonbidatuta.