Orain hilabete ipini zioten kanpai-mihi berria argazkiko lehen planoan dagoen kanpaiari. Pieza bereziak dira eta ez dira edonon aurkitzen. Jesus Montiel elgetarrari eman zioten kanpai-mihi berria lortzeko ardura, eta azkenean Valentziako enpresa batetik lortu du pieza. "Oso gauza bereziak dira eta neurrira egiteko eskatu behar izan nuen. Neurriak hartu, eskaera egin eta Valentziatik etorri da kanpai-mihi berria", azaldu du Montielek. "Orain hilabete inguru ipini genuen bere lekuan".
Sei kanpai daude Elgetako kanpandorreko teilatupean, eta zazpigarrena —Aingeru kanpaia— teilatu gainean dago. Sistema automatikoki ipinita dago eta oso gutxitan igotzen da inor kanpandorrera. Azkenaldia egin ditu buelta batzuk Jesus Montielek.