Bihar, arratsalde osoa ipuinetarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urr. 27a, 15:00
Eneritz Artetxe.

Eneritx Artetxeren Zenbat gurari! ipuin kontalaria saioa eta Arimen Gaueko ikuskizuna daude iragarrita Elgetan.

Bihar, barikua, ospatuko dute Arimen Gaua Elgetan. Seigarren mailako ikasleek Karlistaren altxorraren bila ikuskizuna egingo dute 20:00etan. Linterna eramateko gomendioa egin dute antolatzaileek. Argibide gehiago hemen.

Ipuin kontalaria liburutegian

Aurretik, 17:20ean, Eneritz Artetxek Zenbat gurari! izeneko ipuin kontalari saioa egingo du liburutegian 4 eta 9 urte arteko umeendako. Amaieran umeek, beraien nahiak margotu edo idatzi ahal izango dituzte eta kutxa magikoan sartu. Saioa ordu eta erdi ingurukoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak