Domekan ikasturteko lehen Herrixa Dantzan saioa, Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urr. 27a, 09:00
Herrixa Dantzan Espaloian.

19:00etan emango diote hasiera, eta ohiko moduan ordu eta erdiko iraupena izango du. Aurrekoetan moduan sarrera irekia eta parte hartze librea izango da.

Ikasturte berriko lehenengo dantzaldia iragarri du Patxi Monterok domekarako. Elgetako Udalak lagundutako ekimena da eta Espaloia kafe antzokian izango da dantzaldia. 19:00etan emango diote hasiera dantzaldiari, eta ohiko moduan ordu eta erdiko iraupena izango du.

"Gidatutako dantzaldia da Herrixa Dantzan, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, bikoteka, soltean, borobilean, taldeka... denetarik. Helburua da animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea".

Kafe antzokiko taberna itxita egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak