Goibekok bi urtean behin egingo du Euskaltzaleen Eguna

Euskararen Soka, irailaren 17an, Elgetan.

Balorazio oso positiboa egiten dugu bai jaiaz bai euskararen sokarekin lortutakoaz. 2017an Korrikarekin bat egitera deituko dute jendea, eta 2018an izango da berriz mezu berriarekin Euskaltzaleen Eguna.

"Goibeko euskaltzaleen topagunetik balorazio oso positiboa egiten dugu bai jaiaz bai euskararen sokarekin lortutakoaz. 300 lagunetik gora izan ginen sokan euskararen alde. Euskarak partidua kalean jokatzen duela erakutsi dugu, eta animatu gura ditugu herritarrak euskaltzaletasunarekin jarraitzera 365 egunetan", adierazi dute Elgetako elkartetik. "2017an Korrikarekin bat egitera deituko dugu jendea, eta 2018an izango da berriz mezu berriarekin euskararen soka. Urtero egitea baino bi urtean behin egitea erabaki dugu. Erakunde zein norbanako, auzolanean egindako jaiak laguntzaile asko izan zituen. Eskerrik asko denei, bereziki bazkideei; izan ere, haiek emandako dirua erabili dugu egun horretako ekintzak ordaintzeko".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.