Tamaina handiko lanak egin dituzte Larrabilzearran, eta atentzioa deitu dute herritarren artean. General Electrica enpresako beharginak zati berri bat gehitu diote Larrabil etxe ondoko zelaian dagoen tentsio goi-tentsioko posteari.
Postea garabiarekin eutsi eta moztu egin dute beheko aldetik. Zintzilik gelditu da goiko zatia eta estruktura zati berria gehitu diote estrukturari. "Euste-hormaren eta goi-tentsioko kableen arteko distantzia ez zen arauzkoa eta beste lau metroko garaiera eman diote estrukturari", azaldu du Larrabileko Enrike Ormaetxeak. Lanak amaituta daudela ere adierazi du.