Martxan da herri mailako lau t'erdiko pilota txapelketa, binaka. Lau partidu zeuden iragarrita bariku iluntzerako, baina hiru jokatu ziren. Bi 40 urtetik gorakoen txapelketan eta bat azpikoetan. Emaitzak honakoak dira:
- Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar / Iban Retolaza-Mikel Elkoro 11-18
- Oxel Erostarbe-Gorka Arizmendiarrieta / Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza 11-18
- Iñaki Ugarteburu-Sergio Bouzas / Jose M. Zubiaurre-Pello Larrea 6-18
Jokatu barik gelditu zen partidua da: Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Diego Cantabrana-Txomin de Vega.
Hurrengo jardunaldirako beste lau partidu daude iragarrita.