Azkenaldian moduan Elgetako bolariek taldea osatu dute txapelketarako. Partaideak dira Xabier Ortuzar, Geaxi Ezpeleta, Gorka Bereziartua, Sebas Aranzabal eta Pedro Guenaga.
Markinan jokatutako jardunaldiari buruz esan dute: "Hasiera nahiko txarra izan genuen hiru joan ginen, eta gehienok huts egin genuen". Zapatuan jokatuko dute txapelketako bigarren jardunaldia. Soraluzeko Ezoziko bolatokian izango da, 17:00etan.