Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina berezia

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urr. 21a, 17:00
Euskaraz Naiz kanpainaren logoa.

Elgetarrek udal bake epaitegitik bidera dezakete eskaera martitzenetan 09:00etatik 14:00etara.

Zerbitzua ez da berria. Urteak dira Elgetako udal bake epaitegitik izen-abizenak euskal grafiara aldatzeko eskaerak bideratzen dituztela. "Herritar asko etorri izan dira", azaldu du epaitegiko Ricardo Mirandak. Tramitea herrian bertan egin daitekeela gogorarazteko, Elgetako Udalak bat egin du Uemaren Euskaraz naiz kanpainarekin.  "Dokumentu ofizialetan norbere abizenak euskal grafiaz idazteko zailtasunak eta debekuak izan genituen. Denborarekin euskarak bideak ireki ditu. Herritarrak beren abizenak euskal grafiaz jartzera gonbidatu nahi ditugu", adierazi du euskara zinegotzi Janire Lazkanok.
Eskatzaileek jakin behar dute erroldatuta dauden herriko bake epaitegian egin behar dutela eskaera. "Ekarri behar dituzte nortasun agiria, errolda agiria eta jaiotze agiria", azaldu du Mirandak. "Ezkonduta egonez gero edo seme-alabak izanez gero, familia liburua ere bai".

Elgetako bake epaitegitik Bergarako erregistro zibilera bideratzen dute eskaera, eta prozesuak bizpahiru hilabete irauten du, gutxienez. "Epaileak aldaketa onartutakoan jasotzen dugu guk izen-abizenen grafia jaiotze agirian aldatzeko baimena. Hortik aurrera, interesatuak nortasun agiri berria eskatu behar du", azaldu du Mirandak.

Adin txikikoak

Grafia aldaketa seme-alabendako eskatu nahi izanez gero, bi gurasoen baimena eskatzen dute bake epaitegian. "Guraso batek hartzen duenean izen-abizenak euskal grafiara aldatzeko erabakia eta nahi badu seme-alaben kasuan ere aldaketa aplikatzea, prozesu hori espediente bakarretik bidera daiteke, baina bi gurasoen baimena behar dugu",  azaldu du Mirandak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak