Barikuan emango diote hasiera lau t'erdiko pilota txapelketari

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urr. 19a, 08:57

Pilota txapelketako norgehiagoka, orain bi urte, Elgetan.

Lehen jardunaldia 18:30ean hasiko da, eta lau partidu jokatuko dituzte udal pilotalekuan.

Abiatzear da Elgetan herri mailan egiten duten binakako lau t'erdiko pilota txapelketa. Azkenean hamabi bikote lehiatuko dira: zazpi bikote 40 urtetik azpikoen txapelketan, eta bost 40 urtetik gorakoenean. Barikuan jokatuko dute lehen jardunaldia, eta lau norgehiagoka daude iragarrita.

. Oxel Erostarbe-Gorka Arizmendiarrieta / Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza

. Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar / Iban Retolaza-Mikel Elkoro

. Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Diego Cantabrana-Txomin de Vega

. Iñaki Ugarteburu-Sergio Bouzas / Jose Mari Zubiaurre-Pello Larrea

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak