Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak uda osteko lehenengo irteera antolatu du domekarako, urriak 23. "Andraitzera igoko gara Zegamako apeaderotik. Bide polita da Aizkorriko mendietara beste leku batetik igotzeko", adierazi dute. Lau edo bost bat orduko mendi ibilbidea dela adierazi dute, eta eskatu dute parte hartzaileak adinez nagusi izatea.
Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik automobiletan. Garraio gastuak ordaintzeko prezioa da hamar euro. Interesatuek kantsateke@gmail.com helbide elektronikoan jasoko dituzte argibide gehiago.