Laster emango diote hasiera urteroko binakako pilota txapelketari. Aurten, bederatzi bikotek eman dute izena. Azken orduko aldaketarik ez bada lau bikotek jokatuko dute 40 urtetik azpikoen txapelketa, eta bost bikotek 40 urtetik gorakoena. Egin barik daude oraindik azken kategoria horretako bikoteak.