Urte amaierarako amaituta beharko dute Kortasakon-Txulokua baserrirako zein Iturbe-Etxebarri baserrirako bideek. Landagipuzkoa egitasmotik lanen %75 eta %60 finantzatuko dute, hurrenez hurren. Guztira, 13.652,31 euro.
Asentzioko bidea
Asentzioko bidea konpontzeko ere diru-laguntza etorriko da Landagipuzkoatik. Lanen %60 finantzatuko dute 5.637,97 eurorekin, baina 2017an egiteko lanak izango dira horiek. Udalak, bestalde, Asentzioko sarreran dagoen atea konpontzeko erabakia hartu du. "Kamioi batek apurtu zuen, eta luze jo dute negoziazioek aseguru-etxearekin.
Azkenean, konponketaren zati bat Udalak hartuko du bere gain", esan du Iraitz Lazkano alkateak.
Mendrakorta baserriko ur hornidura egiteko proiektuak ere diru-laguntza jaso du Gipuzkoako Foru Aldunditik. Ekarpena 9.680 eurokoa izango da.