Iaz moduan aurten ere auzolanerako dei egin du Elgetako Udalak urriaren 12rako. Egoarbitzako herri basoa garbitzea da asmoa. Udaletik jakinarazi dute lehenengo bidea edo pista egokituko dutela, ertzak makina batekin garbituz. Ondoren, haitz azpian dagoen saila garbitzea da asmoa. Udaletxeak langile bat, erremintak eta makineria ipiniko ditu. Baita hamarretakoa ere.
Taldea 08:30ean abiatuko da herriko plazatik.