Liburutegiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko lehiaketa, liburu zozketa eta ipuin kontalari saio bereziak, urrian, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urr. 6a, 09:52
Ipuin kontalari saioa, maiatzean, udal liburutegian. (Argazkia: Elgetako liburutegia)

Lehiaketa martxan da. Azken hamabi hilabeteotan mailegatuenak izan diren liburuak asmatu behar dira. Irabazleak e-reader bat jasoko du opari.

Urriaren 24a da Liburutegiaren Nazioarteko Eguna eta Elgetako liburutegitik lehiaketa bat, liburu zozketa, eta hainbat ipuin kontalari saio iragarri dituzte. Ipuin saioei dagokienez hilaren 21ean, Ipuinen Ordua egingo dute, 17:20ean, bi urtetik gorakoendako. Saio berezia izango da.

Urriaren 28an, berriz, Eneritz Artetxek Zenbat gurari! saioa egingo du, 18:00etan 4 urtetik 9 urtera arteko neska-mutikoendako. Helduek atzeko aldetik jarraitu ahal izango dute saioa.

Lehiaketa eta liburuen zozketa

Lehiaketa hil osoan zehar egingo dute. 10 urtetik gorakoendako deitu dute, eta asmatu behar dira azken hamabi hilabeteetan Elgetako liburutegian mailegu gehien izan dituzten liburuen tituluak eta egileak. Lau titulu eta egile eman behar dira hilaren 28rako: helduendako euskarazko eleberri mailegatuena, helduendako gaztelerazko eleberri mailegatuena, gazte literaturan euskarazko eleberri mailegatuena eta gazte literaturan gaztelerazko eleberri mailegatuena. Astelehenero pistak emango dituzte liburutegitik, eta saria e-reader bat da.

Bestalde, urrian mailegua egiten duten erabiltzaileen artean liburuak zozketatuko dituzte liburutegian, hilaren 24an.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak