Elgetako erretiratuek ere pentsio duinak aldarrikatu dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urr. 4a, 11:49
Elgetako erretiratu taldeak deituriko elkarretaratzea, atzo, herriko plazan.

Atzo elkarretaratzea egin zuten herriko plazan. "Salatzen dugu Gobernuak bere onurarako erabiltzen duela gure dirua pentsio kaxa arriskuan jarriz", adierazi zuten.

Xalbadorpe elkarteak deituta, atoz, astelehenean, 40 bat lagun elkartu ziren herriko plazan, eta pentsio duinak izan zituzten aldarri nagusia. Elgetako erretiratu elkartea Agijupens elkarteko kide da, eta irakurritako manifestuan honakoa adierazi zuten: "Kezkaz eta iluntasunez ikusten ditugu politikoek hartutako azken erabakiak ez direlako guk uste genituenak, gu kontuan hartu gabe erabakitakoak baizik".

Pentsioen lorpena jaisten eta kaxa bakarra husten ari direla salatu zuten, eta gogorarazi zuten erretiratu asko seme-alaben egoera ekonomiko txarrari aurre egiten laguntzen ari direla.

Alargun askoren pentsioak injustizia bat direla ere salatu zuten. "%70erainoko igoera exijitzen dugu, hainbat bider agindutakoa".

Elgetako erretiratuek jarrera egokiago bat eskatu diete politikariei: "Kontuan izan dezatela zahartzaroa denok iritsi nahi dugun etapa bat dela, baina kondizio eta atentzio onenean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak