Repsol Gasek egin zituen Elgetako gas kanalizazioak, eta bera izan da gas hornitzaile bakarra hamarkadetan. Elgetan gas hornitzaile bakarra izango da aurrerantzean ere, baina Elkargas enpresatik baieztatu dutenez Repsol Gasek saldu egin ditu herriko gas kanalizazioak eta Natur Gasek erosi ditu.
"Urriaren 10ean egingo dugu Elgetako kontagailuen azken irakurketa", esan dute Elkargas enpresatik. "Herritarrek ez dute aldaketarik sumatuko. Natur Gasen asmoa da orain arte moduan Elgetan propanoa banatzen jarraitzea", esan dute.
Ikusteko dago hornitzaile aldaketak hobekuntzarik ekar dezakeen luzarora. Urteak dira Elgetako kontsumitzaileak ez daudela gustura gas horniketarengatik ordaintzen duten prezioarekin —inguruko herrietan baino garestiagoa beti—.