Euskaltzaleen Eguna ospatuko dute lehen aldiz Elgetan

Larraitz Zeberio 2016ko ira. 23a, 15:05

Bihar, zapatua, Euskaltzaleen Eguna ospatuko dute Elgetan, Goibeko Euskaltzaleen Topagunearen eta udalerriko beste hainbat eragileren eskutik. Egun osoko jaia izango da, euskararen egoera plazaratzeko baliatuko dutena: euskara leku formaletan bai, baina kalean gero eta makalago dagoela, alegia. Ekintza nagusia eguerdian egingo dute: Euskararen Soka. 

Egun osoko jaia eguna antolatu dute biharko Elgetan. Puzgarriak, herri bazkaria eta Eganen erromeria iragarri dituzte, besteak beste. Eguneko ekintza nagusia, ordea, 12:15ean izango da: Euskararen soka. "Herritar bakoitzak izango du soka zati bat eskuan. Norbere soka zatia korapilatuko du ondokoarenarekin, eta horrela soka luze luzea egitea da asmoa, eskolatik plazaraino helduko dena. Soka horretatik uztai bat pasako dugu, eta uztai horrek plazan irakurriko dugun mezua eramango du", esplikatu du Goibeko elkarteko presidente Ainara Iribarrek.

Soka egiteko 200 lagun beharko direla kalkulatzen dute antolatzaileek. Soka zatiak banatzen hasita dago Goibeko elkartea eta harrera oso ona sumatu dute herritarren artean. 

Herritar guztiendako

Era berean, nabarmendu nahi izan dute ekintza nagusi hori ez dela bakarrik euskaldunendako. "Euskaltzale guztiendako da. Baita ere euskaldunak ez direnendako. Esaterako seme-alabak D ereduan matrikulatzeko erabakia hartu duten familiendako. Oso garrantzitsua da emandako pausoa. Elkartuko gara euskararen alde gaudenak".

100 bat lagun

Iragarritako gainontzeko ekitaldien artean, berriz, herri bazkaria ere egingo dute, nagusiendako zein umeendako menuekin. 100 lagunetik gora izango direla aurreikusten dute.

Herri Eskola, Elgetako Udala, Elgetako Berbalagun ekimena eta Kalitate Fundazioak ere lagundu dute Euskaltzaleen Eguna antolatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak