Eguraldia lagun izan zuten atzoko bizikleta irteeran parte hartu zuten gaztetxoek. Etor Garatek eta Eneko Maguregik gidatuta herri inguruko basoko pistak ezagutu zituzten.
Gaur, eguena, iragarritako bigarren irteera egingo dute. 10-13 urte arteko neska-mutikoei dago zuzenduta. Barikuan, hilak 23, 13 urtetik gorakoendako irteera izango da.
Kasu guztietan taldea 16:45ean abiatuko da kiroldegitik eta gurasoen parte hartzea ongi etorria izango da.