Elgetako eskolako neska-mutikoek Aixolan goiz pasa

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko irailaren 22a

Elgetako neska-mutiko taldea, atzo, Aixolan. (Argazkai: Herri Eskola)

Oinetako egokiak jantzi, hamarretakoa hartu eta Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako umeek oinez egin zuten atzo Aixolarainoko joan-etorria.

Eguraldia lagun Aixolan izan ziren atzo goizean Herri Eskolako neska-mutikoak. Lehen Hezkuntzako ikasleek egin zuten txangoa, eta urtegiaren inguruan zer aurki daitekeen aztertu zuten.

Ikasturte berriko lehen txangoa izan da. Aurten ere gertuko baliabide naturalak ezagutzeko irteerak egingo dituzte, hiruhileko bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak