Aire bidez aplikatuko dute produktua, eta jakinarazi dute eguraldiaren arabera irailaren 26tik urria amaitu bitartean egingo dutela tratamendua. "Pinu beldarra –Thaumetopoea pityocampa– hostoak galarazten dituen lepidopteroa da, eta pinu espezie jakin batzuetako baso zati handietan kalte garrantzitsuak eragiteaz gain, animalietan eta pertsonetan urtikaria eta alergia arazoak sor ditzake", azaldu dute.
Pinudiak bakarrik
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritzatik zehaztu dute pinudiak bakarrik tratatuko dituztela, eta ez dutela tratamendurik egingo ez hiriguneetan ez ur masetan, eta inguruan ehun metroko segurtasun lerroa utziko dutela "egoki arrazoitutako salbuespenak izan ezik".
Gipuzkoako 40 udalerrietan aplikatuko dute tratamendua, tartean Debagoieneko zortzi herri daude. Ondorengo udalerrietan egingo dute: Aia, Alegia, Andoain, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Beizama, Bergara, Deba, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errezil, Ezkio-Itsaso, Ezkoriatza, Gabiria, Hernani, Idiazabal, Legazpi, Leitz-Gatzaga, Mendaro, Mutiloa, Mutriku, Oiartzun, Olaberria, Oñati, Orio, Soraluze, Urnieta, Urretxu, Zarautz, Zegama, Zerain, Zestoa, Zumaia, eta Zumarraga.
Argibide gehiago hemen.