Etor Garatek gidatuko ditu hiru bizikleta irteerak, eta Elgeta inguruko ibilbideak prestatu ditu. Gaur, eguaztena, 8-10 urte arteko neska-mutikoendako txangoa izango da. Kiroldegitik irtengo da taldea 16:45ean, eta gurasoak ongi etorriak izango direla adierazi du antolatzaileak.
Biharko mendi buelta apur bat gogorragoa izango da; izan ere 10-13 urte arteko neska-mutikoei dago zuzenduta. Barikuan, hilak 23, 13 urtetik gorakoendako irteera izango da. Bi kasu horietan ere taldea 16:45ean abiatuko da kiroldegitik eta gurasoen parte hartzea ongi etorria izango da.
Garatek jakinarazi du ezinbestekoa dela kaskoa, kirola egiteko arropa erosoa eta ura eramatea. Eta noski, mendiko bizikleta.
Irteera guztien iraupena hiru bat ordukoa izango da amaiera 19:30ak aldera izango delarik.