Hamabi lagunek hartu zuten parte atzo eguerdian Elgetan jokatutako Intxortako Igoeran, hamar gizon eta bi emakume. Iñaki Egizabal elgetarrak irabazi du, aurten, lasterketa. Bere denbora 18'31''. Iker Herran izan da bigarrena (19'25'') eta nabarmentzekoa Martin eta Pablo Egizabal anaien egindako lana. Hirugarren eta laugarren egin dute 12 eta 10 urteko anaiek. Aita da oraingoz azkarrena, baina laster izango dira lehian hirurak.
Iker Herran izan zen lehenengoa Intxortako gainera iristen. Hamahiru minutu eta zortzi segundo behar izan zituen herriko plazatik Intxorta tontorrerainoko igoera egiteko. Baina bertan zuen Iñaki Egizabal, segundo bakarrera. Jaitsieran hartu zion aurrera Egizabalek Herrani, eta helmugara iristeko 54 segundoko tartea atera zion.
Lasterketan bi emakumek hartu dute parte aurten: Marta Barrachinak eta Maria Egizabalek. Barrachinaren denbora: 47'59'', eta Maria Egizabalena 54'19''.
Esan beharra dago Egizabal Barrachina familiko bost kidek hartu dutela parte lasterketan, aurten.
SAILKAPENA (lehen denbora Intxorta puntan, bigarrena helmugan)
- Iñaki Egizabal 13'09'' / 18'31''
- Iker Herran 13'08'' / 19'25''
- Martin Egizabal 14'35'' / 20'46''
- Pablo Egizabal 14'35''/20'46''
- Aitor Elkoro 16'20'' / 22'34''
- Jaime Aeropeña 15'35'' / 23'16''
- Javier Delgado 15'24'' / 23'47''
- Odei Zenitagoia 16'53'' / 28'47''
- Jesus Mari Beristain 16'52'' / 29'36''
- Alejandro Lorenzo 24'00 / 41'10''
- Marta Barrachina 27'58'' / 47'59''
- Maria Egizabal Barrachina 31'50'' / 54'19''
Igoera Salbadorrera
12 urtetik azpiko neska-mutikoendako Salbadorrerako joan-etorria zuen antolatua Elgetako Udalak. Azkarrena Unai Eguren izan da. Lasterketak hamabi parte-hartzaile izan zituen. Guztiek jaso zuten domina bana.