Astelehenean, hilak 12, amaitu zen kafe antzokiaren kudeaketarako proposamenak aurkezteko epea, eta hautagaitza bakarra aurkeztu da. Eskaera formalizatzeko hamar eguneko epea zabaldu du Udalak. Falta den dokumentazioa aurkezteko eskatu diote hautagaiari. Udal ordezkariek jakinarazi dute proposamena aztertzen ari direla.
Bost hilabete itxita
Bost hilabete eta erdi darama itxita Espaloia kafe antzokiak; izan ere, indarrean zegoen kontratua eten eta apirilean utzi zuen aretoa aurreko kudeatzaileak. Hilabeteotan ekintza puntualak egiteko zabaldu du kafe antzokia Udalak: Herrixa Dantzan saioak, zumba maratoia, Perlak eta Gose taldeen kontzertua, ikasturte amaierako emanaldiak, umeen dantza ikastaroak...