Euskaltzaleen Eguna egingo dute Elgetan irailaren 24an, eta hasita daude forma ematen

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko ira. 8a, 09:44
Euskaltzaleen Eguna prestatzeko astelehenean egindako bilera.

Bazkaria eta Egan taldearen erromeria iragarri ditu oraingoz Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak. Euskararen egoerak zer pentsatua ematen duela uste dute, eta festa giroa baliatu gura dute mezua herritarren artean zabaltzeko.

Euskaltzaleen Eguna iragarri du irailaren 24rako Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak.  

Hamar lagun elkartu ziren astelehenean egindako lehen bileran, tartean Goibekoko zein udaletxeko ordezkariak eta bazkideak edo herritarrak.

Euskararen egoerak zer pentsatua ematen duela uste dute, eta festa giroa baliatu gura dute mezua herritarren artean zabaltzeko. Lotu gura dituzte euskaraz eta gozamena, eta mezuarekin asmatzea dute erronka nagusia.

Bat etorri ziren hainbat kontutan: "Eremu formalean nahiko babestuta ikusten dut euskara; eremu ez formalean —kalean, tabernan...— ez", esan zuen batek. "Nerabeengana iritsi beharko genuke, baina nola?", beste batek. "Garrantzitsua litzateke baita ere euskaldunak ez direnengana iristea", esan zuen hirugarren batek.     

Irailaren 24rako, oraingoz, bazkaria eta Egan taldearen erromeria iragarri dituzte. Eguerdian ekitaldi bat egin gura dute euskararen transmisioa irudikatzeko, eta forma eman behar zaio. Ez dago baztertuta umeendako ekintzak ere antolatzea.

Goibeko Euskaltzaleen Topagunetik jakinarazi dute salgai daudela jaia diruz laguntzeko antolatu den zozketako txartelak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak