Aurten ere herriko produktuekin egindako azoka antolatu dute Elgetan, eta iraileko hirugarren zapatuan, hilaren 17an, egingo dute.
Salmenta postua ipintzeko interesa duten baserritarrek astelehen eguerdira arteko epea dute udaletxean izena emateko.
Azoka ostean Maialde jatetxean izango dute bazkaria azokan izan diren baserritarrek.