Ongizate sailetik herritarren ekarpenak jaso gura dituzte emakumeekiko jazarpena salatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko ira. 9a, 09:00
Herritarrek lagatako zapatekin egindako instalazioa, iaz.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko ekintzak antolatzeko batzar irekia deitu dute hilaren 15erako. Udaletxean egingo dute, 18:00etan.

Azaroaren 25era begira ongizate sailak herritarrekin batera antolatu gura ditu Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko ekintzak.  "Iaz ekarpen politak jaso genituen, eta garrantzitsua da herritarren parte-hartzea", esan du Naiara Unamuno teknikariak.

Aurreko urtean eta elkarretaratze isilarekin batera arte instalazioa egin zuten Elgetan herritarrek laga eta gorriz margotutako 40 zapata parerekin. Martxoaren 8arekin lotuta, berriz, lasterketa bat antolatu zuten eta hogei bikotek hartu zuten parte.

Ekarpenak jasotzeko batzarra deitu du Udalak hilaren 15erako. Udaletxean egingo dute, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak