Espainiako Vueltako atseden egunean txirrindulari ohien urteroko bazkaria, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko abuztuaren 31

Bazkariko antolatzaileak gonbidatutako ziklista ohiekin batera Andra Mari plazan.

Beste askoren artean Marino Lejarreta, Andres Gandarias, Anton Barrutia, Luis Otaño, Alberto Leanizbarrutia, eta Luis Otaño Elgetan izan ziren atzo. Goiena Telebistak erreportajea landu du eta gaur izango da ikusgai.

Desagertuta dago Elgetako txirrindulari elkartea, baina ingurukoek urtero elkartzen dituzte mahaiaren bueltan txirrindulari profesionalak izandako hainbat lagun. Atzo, astelehena, 60 bat lagun elkartu ziren Intxorta elkartean lagunartean bazkaltzeko. Espainiako Vueltaren atseden eguna baliatu zuten.

Beste askoren artean Elgetan izan ziren atzo Marino Lejarreta, Andres Gandarias, Anton Barrutia, Luis Otaño, Alberto Leanizbarrutia, eta Luis Otaño. Mallorcatik ere etorri ziren batzuk, tartean Gabriel Mascaró.

Goienako lantalde bat Elgetan izan zen atzo. Prestatutako erreportajea gaur eguerditik izango da ikusgai Goiena Telebistan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak