Lehen minututik ospatuko dute San Roke Eguna auzotarrek. Gauerdian (00:01ean) botako dute suziria, eta jarraian iazko argazkiekin emanaldia egingo dute.
San Roke Eguneko gainerako ekitaldiak izango dira: 11:30ean salda mezetara doazenendako, 12:00etan meza ermitan, 13:30ean poteoa trikitilariekin, eta 14:30ean bazkaria eta erromeria.