1936ko gerra Euskal Herrian oinarri hartuta bisita gidatu horietan bisitariak aukera du Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko.
Ibilbidea Elgetako Espaloia kafe antzokian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatzen da; lehenengo zentroan dagoen materiala eta maketa bisitatzen dira, eta ondoren bost kilometroko ibilbide tematikoa egiten da oinez.
Bisita gidatuak
- Irteera ordua eta lekua : 10:00etan Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik, Espaloian (Elgeta).
- Iraupena: 3 ordu eta erdi.
- Prezioa: 0-6 urte artean doan; 6-16 urte artean bi euro; eta 16 urtetik gora
bost euro. - Parte hartzeko: aurrez izena eman behar da, barikua baino lehen.
- Tel.: 943 71 89 11 edo 943 79 64 63
- E-posta: turismo@debagoiena.net