Sei lagun elkartu ziren astelehenean kultura etxean erabilerarik ez duten gelak auzolanean husteko eta garbitzeko. Goiz osoa eman zuten lanean eta lehenengo solairuan igogailuaren ondoan dagoen gela guztiz hustu zuten. Bigarren solairutik sarrera duen argazkilaritza gelan ere hasi ziren lanean. Material asko dago bertan pilatuta eta asko atera zuten. Laborateigan, ordea, toxikoak izan daitezkeen produktu asko daude, eta pisu handiko tresneria ere bai. Gauza batzuk bota egin zituzten, beste batzuk garbigunera eramango dituzte eta zenbait tresneriarekin interesatuak agertu direnez haiek jasoko dituzte.
Ekimenaren helburua da urteetan biltegi funtzioa bete duten gelak hustu eta erabilgarri ipintzea. Horrekin batera herrian dauden beharrei erantzun bat ematea. Udaletik jakinarazi dute herriko bi elkartek bideratu dutela eskaera udaletxera: Goibeko euskara elkarteak eta Maala guraso elkarteak. (Azpiko argazkian orain hustutako gela udazkenean)