Jolasak, irteerak, eskulanak, antzerkia, murala, dantza... aurten ere askotariko ekintzak egin dituzte herriko neska-mutikoek udaleku irekietan. Aste honetan, esaterako, sukaldaritza tailerrean ikusi ditugu arranoen taldekoak. Bero handia zen eta izotz-edaria gertatu zuten meloia oinarri hartuta.
Laster, barikuan, amaituko dira udalekuak. Hori horrela eta aurreko urteetan moduan lau asteotan hezitzaileek ateratako argazkiekin emanaldia egingo dute ludotekan. Lehenengo hamaiketako berezia egingo dute neska-mutiko eta hezitzaile guztiek batera, eta jarraian argazki sorta ikusiko dute taldean.
Gurasoak ere gonbidatuta daude emanaldi horretara. 12:00etan hasiko dute, ludotekan.