Kosta aldera antolatu zuten ekaineko irteera eta Gipuzkoako barnealdea aukeratu dute uztailekorako. Azpeitia eta Azkoitia inguruan dagoen Izarraitz mendikateko Xoxote (912 m) eta Erlo (1.029 m) dituzte aurreikusita ibilbidean. Lauzpabost orduko mendi buelta iragarri dute.
Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik. Gaur, eguena, da izena emateko azken eguna. Prezioa da hamar euro. Argibide gehiagorako jo udaletxera (943 76 80 22), kantsatzeke@gmail.com helbidera edo Facebook perfilera.