Amaitu berriak diren Ferixa Nagusiko jaietan pintura beltzarekin egindako hainbat margoketa iraingarri agertu dira, Elgetan.Zapatutik domekara bitarteko gauean egindakoak izan ziren.
Horren inguruan Elgetako Udalak adierazpenak egin ditu gaur gertatutako gogor salatuz. Ohar bidez Udalak adierazi du: "Pintada arrazistak, xenofoboak, klasistak eta aporofobikoak agertu zaizkigu Elgetako hainbat gunetan: ohe elastikoen jabearen furgonetan, elizpean, Bolatokiko horman... Elgetako Udalak gogor salatu nahi du margoketa hauen edukia, eta oso larritzat jotzen du gaur egungo gizartean eta jai giroan era honetako diskurtsoek presentzia izatea".