7.560 euro Herri Eskolan irisgarritasun lanak egiteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko eka. 29a, 16:18
Elgetako udalbatza atzo egindako osoko bilkuran.

Atzo, martitzenean egindako osoko bilkuran hainbat erabakiren berri eman zuen Iraitz Lazkano alkateak, tartean Herri Eskolan irisgarritasun lanak egiteko BEZ kanpo 7.560,35 euroko diru-lerroa ezartzea

Horrekin batera izandako lapurretan apurtutako patioko atea berritzeko 175 euro ipiniko ditu Udalak. Aseguru etxeak ordainduko du atea, baina ezaugarri berdinetako atea ipintzeko. Udalak erabaki du ate sendoagoa ipintzea eta prezioa beste bat izanik 175 euro ordainduko ditu Udalak kopurura heltzeko. Gainera, baratze parkearen mantenurako 2.200 euroko lerroa finkatzeko erabakia hartu dute Udaletik, eta Magia Mostra finantzatzeko Pikuperi 2.500 euro ordaintzea: 1.250 euro diru-laguntza kontzeptuan eta 1.250 euro bestelako gastuak ordaintzeko. Puntu honetan oposizioak esan zuen ez dela egokia zerbitzu bat ematen duen enpresa pribatu bati diru-laguntza bat ematea. Faktura bidez egin beharko litzatekeela ordainketa guztia.

Bestelako jakinarazpenak

Alkatearen opor egunekin lotuta uztailaren 8tik 16ra Janire Lazkanok hartuko ditu alkatetza ardurak. Udalak, gainera, finkatu du 2017ko festa egun ofiziala: ekainaren 30a izango da.

Udalbatzak, bestalde, herritarrei ikastaroak eskaintzeko Cebank elkartearekin aurretik sinatuta zegoen hitzarmena luzatzea erabaki du.

Mandela Arauekin bat

EH Bilduk proposatuta Elgetako udalbatzak aho batez egin du bat Nazio Batuek onetsitako Presoak Tratatzeko Oinarrizko Mandela Arauekin. Arautegi horrek, besteak beste, muturreko isolamenduaren erabilera sistematikoa arbuiatzen du. "Eskatzen dugu euskal presoei arau hau aplikatzea", esan du Iraitz Lazkano alkateak. Gu Geu Elgetako Mikel Larreak esan du: "Giza eskubideen errespetuan beste pauso bat ematea da. Ea behingoz, egunen batean, bateren batek zerbait mugitzen duen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak