Ertzaintzak emandako datuen arabera txakurren arteko "eraso" baten ondorioz emakume batek estropezu egin eta amildegi txiki batetik behera jausi zen. Torrekua etxe parean gertatu zen ezbeharra.
Emakumea paseoan zebilen bi txakurrekin eta hirugarren txakur batekin sortu zen liskarra. Borrokan hasitako animaliak banantzeko saiakeran egin zuen estropezu emakumeak. Buruan kolpea hartuta anbulantzian eraman zuten Debagoieneko ospitalera. Zauritua etxean da atzera ere. Haren txakurretako bat hil egin da izandako liskarraren ondorioz.