Aurten, lehenengo aldiz, etorri berriei omenaldia egingo zaie Elgetako jaietako soka dantzan, bertan parte hartzera gonbidatuz; hau da, iazko jaietatik hona herrian erroldatu direnei. 20 bat dira eta tartean daude atzerritarrak, baina baita kanpoan bizi izan ondoren herrira bueltatu diren elgetarrak ere.
Zapi morea haurtxoei
Beste omenduak jaioberriak izango dira. Iazko jaietatik honakoetara 15 bat ume jaio dira Elgetan, eta ongietorria bihar, zapatuan, izango da udaletxean. Zapia ipiniko diote udal arduradunek ume bakoitzari; aurtengoa morea izango da eta Kaxkajoa-ren marrazkia izango du, Elgetako jaien ikurra dena eta elgetar batek sortutako pertsonaia.