Hezkuntzan murrizketarik ez! pankartaren atzean agertu dira Elgetako Herri Eskolako klaustroko kideak. Ikastetxe aurrean egin zuten elkarretaratzea eguenean, hilak 23. Irakaskuntzako sindikatuen ekimenarekin bat eginez hezkuntza alorreko murrizketen aurka agertu dira, baita ere LOMCE legearen aurka.