Ikasturtean ikasitakoa taularatu dute Elgetako musikariek

Imanol Beloki Unamuno 2016ko eka. 26a, 15:51

Elgetako Espaloia antzokian musika ikasleen kurtso bukaerako kontzertua izan da gaur. Guztira, 31 pieza jo dituzte gitarrarekin, pianoaz, biolinekin… eta ikuskizunera senitarteko eta lagun ugari joan dira.

Kontzertua Aerobic dantzarekin hasi dute musika tailerreko ikasleek, eta ondoren etorri da musika emanaldia. Hainbat gitarrak aldi berean, pianoa bi eskutara, lau eskutara Lorea Larrañaga irakaslearen laguntzaz… ikusi eta entzuteko aukera izan da.

Irailera arte jai

Gustura izan dira kontzertura gerturatu direnak, eta amaieran, jaiak ondo pasatzeko esanaz amaitu dute kontzertua. Izan ere, Elgetako jaiak eguenean hasiko dira, eta oporren ostean, irailean hasiko dira musika ikasleak ikasturte berriarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak