Elgetan ere... txar guztiak sutara!

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko eka. 24a, 13:00
Gazte bat, atzo Elgetan, su gainetik salto egiten.

Suberritu dituzte Elgetan ere bazterrak. Ilundutakoan piztu zuten Bolatoki ondoko kantxan herriko neska-mutikoek egindako piloa. Aurretik, Gauargi taldearen erromeria eta guraso elkarteak banatutako ogitartekoak izan zituzten gaztetxoek. Suziriak ere ez ziren falta izan.

Luze jo zuen Elgetan ere San Juan bezperak. 20:00etan eman zioten hasiera Gauargi taldearen erromeriari. Eguraldi aldaketa tarteko udal pilotalekuan egin zuten saioa, eta gustura egin zuten dantzan neska-mutikoek. Afari-pasada guraso elkartearen kontu izan zen; izan ere ogitartekoak banatu zituzten urtero legez.

Sua ilundutakoan

Eguzkia sartu eta argitasuna jaitsi zenean eman zioten su Elgetan herriko neska-mutikoek aurreko asteetan prestatutako piloari. Laster hartu zuen indarra suak, eta handi egin zen berehala. Horregatik, umeek laster egin zituzten beste hiru su txiki aldamenean. Nork bere ausardiaren arabera salto gehiago edo gutxiago egin zituzten. Zenbait heldu ere animatu ziren. Sua oraindik piztuta zegoela suziriak bota zituen Bolatoki tabernako Jose Monterrosok. Txaloekin hartu zituzten bertaratutakoek.

Bolatoki ondokoan izan zen herritar gehien elkartu zituen sua, baina egon ziren gehiago ere, tartean Larrabilzearrako zenbait etxetan.

Joan da San Juan bezpera, eta Elgetan ere sutara bota dituzte txar guztiak. Onak barrura.

Erlazionatuak

San Juan bezpera Elgetan (2016)

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 eka 24 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak