Eskolako umeendako iritsi dira udako oporrak!

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko eka. 24a, 12:46
Eskolako umeen ikasturte amaierako bazkaria frontoi zaharrean.

Atzo, izan zuten ikasturteko azken eskola jardunaldia Elgetako Herri Eskolako neska-mutikoek.

Egun berezia izan zen atzokoa Elgetako Herri Eskolan. Eguraldia lagun Lehen Hezkuntzakoek ur jolasak egin zituzten, eta bazkaria ere ez-ohikoa izan zen. Jangelako erabiltzaileek zein erabiltzaile ez direnek batera bazkaldu zuten frontoi zaharrean. Atzokoaren ostean oporretan dira Elgetako eskolako umeak. Lehen Hezkuntzako ikasleek, hori bai, noten bila joan beharko dute ikastetxera martitzenean, hilak 28.  

2016-2017 ikasturtea

Hurrengo ikasturtea irailaren 7an hasiko da. Eguaztena da eta lehenengo eskola egunetan goizeko jardunaldia izango dute ikasleek. Eskolaratze berriei dagokienez, 2016-2017 ikasturtean bederatzi neska-mutiko sartuko dira bi urteko gelan. Azken erabakiaren zain zortzi unitateko eskola izango da Elgetakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak