Astelehenetik aurrera 70 bat neska-mutiko udaleku zerbitzuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko eka. 23a, 12:15
Kaxkajoari ongietorria, iaz, udalekuetako neska-mutikoen eskutik.

Astelehenetik aurrera jaiak prestatzeko ekintzak egingo dituzte. Eguenean, esaterako, desfilea eta Kaxkajoari ongi-etorria egingo dituzte. Herriko jaiak direla-eta, barikuan ez da zerbitzurik emango.

Zerbitzuak 09:00etan zabalduko ditu ateak astelehenean. Arduradunek lau taldetan banatu dituzte umeak. Txikienak txantxangorrien taldean izango dira, eta Kepa de Vega eta Etor Garate izango dituzte hezitzaile. 2008an eta 2009an jaiotakoek belatzen taldea osatuko dute, eta Adrian Gorostiza izango dute arduradun. Hontzen taldea 2010-2011 urteetan jaiotakoek osatuko dute, eta Nerea Erdabide izango dute hezitzaile. Azkenik, nagusienek, 2005etik 2007ra bitartean jaiotakoek arranoen taldea osatuko dute, eta Nerea Villa izango dute arduradun.

Hamabost eta hemeretzi neska-mutiko artean izango dira talde bakoitzean. Ekintzak ere adinaren arabera antolatu dituzte, eta orokorrean aurreko urteetan egindakoen oso antzerakoak izango dira.

Hezitzaileak arduratuko dira eguneroko hamaiketakoaz. Astelehenean fruta eta martitzenetik barikura bitartean gailetak izango dira hamaiketakoa.

Funtzionamendua

Ludotekan elkartuko dira neska-mutikoak. Sarrera ordua da 09:00etatik 10:00etara, eta ekintzak 10:00etan hasiko dira. Bi irteera aurreikusten dituzte arduradunek: Arrasateko igerilekura bata eta Bergarako igerilekura bestea.

Astelehenetik aurrera jaiak prestatzeko ekintzak egingo dituzte udalekuetan. Eguenean, esaterako, desfilea eta Kaxkajoari ongi-etorria egingo dituzte. Barikuan ez da zerbitzurik emango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak