Elgetako Udalak diruz lagunduko ditu 2015-2016 ikasturtean Elgetatik kanpo euskara ikastaroa egin duten herritarrak. Interesatuek uztailaren 8ra arteko epea dute eskaera bideratzeko.
Diru-laguntza lerroa 600 eurokoa da, matrikulen zenbatekoen artean proportzionalki banatuko dena. Beharrezkoa da 16 urtetik gorakoa izatea, eta Elgetan erroldatua egotea. Udaletxearen eskabide orria, ikastetxearen ziurtagiria eta matrikularen ordain-agiria aurkeztu behar dira.
Diru-laguntza uztailaren 12ko euskara batzordean banatuko dute eskaera egin dutenen artean. Eskatzaileek aste horretan bertan jasoko dute erantzuna. Argibide gehiagorako jo udaletxera: 943 76 80 22.