Kostaldera egingo du Kantsetzeke mendi taldeak irteera, domekan. "Udarari ongi etorria emateko kostara egingo dugu irteera: Debatik Andutzera eta buelta Debara. Hondartza zaleak iritsi baino lehen irtengo dugu Debatik, eta autopista azpitik pasa ondoren, laster uraren kanala hartuko dugu Lasturrera joateko. Zezenekin entretenitu gabe aurrera joko dugu, gora, eta ibili eta ibili, halako batean Saltsamendira (590 m) iritsiko gara. Dagoeneko tripazorriak dantzan izango direnez, gertu izango dugun Andutzen lasaituko ditugu. Hortik aurrera, dena behera, lehenengo Itziar, eta gero, Santa Katalina ingurutik, Deba. Hidratatzeko eta errekuperatzeko tartea, eta etxera".
Izen-ematea zabalik
Domekan, taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik. Zabalik da izen-ematea bihar arte, hilak 23, udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoan edo Facebook-en (Kantsatzeke). Prezioa da hamar euro.