Aurten ere euria lagun izan dute Torrealdea auzoko jaietan. Hirutan antolatu dituzte jaiak eta hiruretan izan da euria. Eguraldia tarteko auzotarrek zenbait aldaketa egin behar izan zituzten egitarauan, baina festa giroa ez zen falta izan.
Neska-mutikoendako bizikleta lasterketa eta buruhandiak bertan behera utzi behar izan zituzten atzokoan. Umeendako jokoak, eta Amaia DJren dantza saioak harrera beroa izan zuten. Baita ere aurpegia margotzeko Maite Barrainkuak ipinitako txokoak.
Umeendako ekintzen ostean ondorengo auzo-afariak, erromeriak eta Mojito Gauak luzerako eman zuten. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete gerturatu ziren guztiei. "Hurrengo urterako eguraldia ere lagun izango dugu!", adierazi dute umorez.