Ikuskizun borobila egin dute Elgetako neska mutikoek ikasturtea agurtzeko

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 17a, 17:04

Herriko eskolako haur eta gaztetxoen musika emanaldiak eta dantzak ikusteko goraino bete da kafe antzokia gaur arratsaldean. Guraso, lagun eta herrikideen txalo zaparrada jaso dute artista gazteek.

Kolore biziz eta Elgeta stars zioen pankartarekin apaindu dute agertokia gaurko hitzordu berezirako. Azken asteotan fin fin aritu dira eskolako ikasleak euren emanaldia prestatzen, eta primeran egin dute.

Txikienen kantu eta dantzekin hasi da jaialdia, eta maila desberdinetako neska mutikoek abestu, koreografiak taularatu eta musika instrumentuak jo dituzte, epaimahai zorrotzaren begiradapean. Eurak arduratu dira ikur berde edo gorria aterata emanaldi bakoitza baloratzeaz.

Beste behin ere eskolakoek aretoa betetzea lortu dute, eta ondo merezitako txaloak jaso dituzte guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak