Badator San Juan bezpera, urteko egunik luzeena eta gaurik motzena. Urtero legez sua piztuko dute Elgetan. Neska-mutikoek gertu dute piloa bolatokiko kantxa ondoan.
Guraso elkarteak hartu du, aurten, San Juan bezperako ekitaldien antolaketa bere gain. Urtero moduan ogitartekoak banatuko dituzte 19:30ak aldera herriko neska-mutikoen artean. Jarraian etorriko da Amaia DJren saioa. Bolatokiko kantxan egingo dute, 20:00etatik 22:00etara.
Ilundutakoan piztuko dute San Juan sua eta horrekin batera suziriak jaurtiko dituzte guraso elkarteak eta Bolatoki tabernak elkarlanean.