Bihar, eguaztena, azken eguna Beheko Kaleko Jaietako afarirako txartelak erosteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko eka. 14a, 12:04
Neska-mutikoendako jolasak, iaz, Beheko Kaleko Jaietan.

Barikuan, hilak 17, egingo dituzte jaiak hirugarren urtez Torrealdea auzoan. Auzotarrak eguenean hasiko dira ingurua atontzen.

Ate joka ditugu Torrealdea auzoko Beheko Kaleko Jaiak. Barikuan, hilak 17, izango da egun handia. 17:30ean neska-mutikoendako bizikleta lasterketa egingo dute, aurten mendi kriterium kategoriakin. Jarraian, eta iaz moduan umeendako jolasak egingo dituzte. 18:00etan buruhandiak irtengo dira eta 19:00etan disko festa egingo du Amaia DJ-k.

Afaria, karaokea eta mojito jaia

Afaria egingo dute 21:30ean. Txartelak salgai daude 12 euroan Goikoetxe harategian bihar arte, ekainak 15. Festak karaoke jaialdiarekin egingo du aurrera 22:30ean. Mojito jaia ere iragarri dute Gauargi taldearen erromeriarekin. Gero gerokoak...

Bezperan auzolana

Auzotarrek bezperan, hilaren 16an, egingo dituzte prestaketa lanak festa giroan. Barra ipiniko dute, kalea girotuko dute... 18:00etan hasita. Pintxopotea iragarri dute 19:00etarako "Egan taldearen musikak alaituta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak